
41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1046
IRAGARKIA, honako hau aldatzeko: Iragarkia, 2018ko urtarrilaren 17koa, Zerbitzu zuzendariarena, Justizia Administrazioa bere helburuak lortzeko beharrezko bitartekoez hornitzeko helburuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde Historikoetan dauden organo judizialek eskatutako peritazio ekonomikoak egitea xede duen zerbitzuko administrazio-kontratua lizitatzeko deialdia egiten duena (A-019-DTJ-2017).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Mota horretako hutsak aurkitu dira aipatutako iragarkiaren testuan (Iragarkia, 2018ko urtarrilaren 17koa, Zerbitzu zuzendariarena, Justizia Administrazioa bere helburuak lortzeko beharrezko bitartekoez hornitzeko helburuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde Historikoetan dauden organo judizialek eskatutako peritazio ekonomikoak egitea xede duen kontratua lizitatzeko deialdia egiten duena, 2018ko urtarrilaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 17. zenbakian argitaratua). Horrenbestez, zuzenketa hau egiten da:
2018/403 (3/3) orrialdean, 10. puntuan, honela dio:
«10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko otsailaren 27ko 12:00ak».
Baina honela esan behar du:
«10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko martxoaren 6ko 12:00ak».
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.
RSS