Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1045

EDIKTUA, 2712/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzako lanak egiteko 2712/2017 espedientea bideratu da, Bilboko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiaren 84-16 betearazpen-aginduan ezarritako zigorrari buruzkoa, Laura Julieta Florez Canoren aurka –Cali hirian (Colombia) jaioa 1988-08-18an (NAN zk.: XX3263080R), Franclin Daironen eta Maria Julietaren alaba da, eta hau da haren azken helbidea: Bilboko Ortutxueta kalea, 2, 1.a C– . Espediente horretan autoa eman da 2017-12-14an, baina ezinezkoa izan da hura jakinaraztea. Autoaren xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz:

«Ez betetzat jotzea Bilboko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak 84-16 betearazpen-aginduan ezarritako zigorra, hamazortzi egunez gizartearentzako lanak egitekoa.

Eman bekio horren berri zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Laura Julieta Florez Canori jakinarazpen gisa balio diezaion, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2018ko otsailaren 6an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala