
41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1041
EDIKTUA, 610/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 610/2017 hitzezko judizioa bideratu da, Raquel Orbañanos Montoyak eskatuta, Louisa Rodriguezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
33/18 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren seia.
Alderdi demandatzailea: Raquel Orbañanos Montoya.
Abokatua.
Prokuradorea.
Alderdi demandatua: Louisa Rodriguez.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.
Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 610/17 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Raquel Orbañanos Montoyak eskatua izan da, auzi-ihesean den Louisa Rodríguez delakoaren aurka.
EPAITZA
Baiesten dut, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Lascaray prokuradoreak Raquel Orbañanos Montoya andrearen ordezkaritzan aurkeztutako hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Louisa Rodríguez andrearen aurkakoa, eta, horrenbestez, Louisa Rodríguez kondenatzen dut honako hauek Raquel Orbañanos Montoyari ordaintzera: 1.956,78 euro, gehi zenbateko horrek 2017ko uztailaren 26tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, betiere kalterik egin gabe PZLko 576. artikuluan ezarritakoari baldin eta ordainketa hori ez bada egiten borondatezko epean.
Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazortziko otsailaren seian.
Louisa Rodriguez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen dut jakinarazpen-zedula hau Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko otsailaren seian.
JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS