40. zk., 2018ko otsailaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1022
IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko azaroaren 27ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da interesdunari jakinarazteko, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat. Gainera, ohartarazpen hau egiten zaio:
Ebazpen hori jaso dezake interesdunak Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 13a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.