Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2018ko otsailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1019

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 252/2001 prozeduraren ondoriozkoa (136/2017 autoari buruzko argibideak).

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta honela dio:

AUTOA

Epailea: Maria Angela Rodriguez-Monsalve Navarro andrea.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren bata.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Prozedura honetan 2017ko abenduaren 11ko 136/2017 autoa eman da, eta alderdiei jakinarazi zaie.

Bigarrena.– Ebazpen horretan paragrafo hau agertzen da:

Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta probintziako argitara bedi, ediktu bidez.

Idatzagiriak eman dakizkiola Porrotak jotako sozietatearen prokuradoreari, eginbideak egin ditzan eta horren berri eman dezan.

Hirugarrena.- Porrotak jotako sozietatearen prokuradore Oteiza jaunak idazki bat aurkeztu du zeinaren bidez eskatzen baitu, Konkurtso Legearen 23. artikuluari jarraikiz, epaitegiak ofizioz zuzenean eta doan egin ditzala aipatutako argitalpenak, beste epaitegi batzuetan egin izan den bezala, kontuan harturik ez dagoela dirurik gastuei aurre egiteko, 2001ean izan zela porrota eta oso garrantzi gutxi izan duela antzeko kasuetan epaitegietan egin den argitalpenak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 214.1 artikuluak honako hau xedatzen du: epaimahaiek ezin dituzte aldatu ebazpenak behin sinatuta; baina argi geratu ez diren kontzeptuak argitu eta akats materialak zuzendu ahal izango dituzte.

Artikulu horren 2. paragrafoaren arabera, argitzea edo zuzentzea, ofizioz egin ahal izango da, ebazpena argitaratu osteko bi egunen barruan; bestela, alderdiek edo Fiskaltzak egin ahal izango dute eskaera, epe berean, baina kasu horretan, jakinarazpena egiten denetik. Errakuntza material agerikoak edo aritmetikoak izanik, edozein unetan zuzendu ahal izango dira (PZLb, 214. artikuluko 3. idatzi-zatia).

Bigarrena.– Kasu honetan, bidezkoa da autoaren xedapenaren edukia argitzea, bai eta epaitegiak bidali beharreko argibideen doakotasuna eta bidalketa telematikoa ere. Bai, Egoera ekonomikoaren aldaketa dela-eta zerga-, finantza- eta konkurtso-gaietan presako neurriak hartzeari buruzko 3/2009 Errege Lege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrak bidea ematen du Estatuko Aldizkari Ofizialean doan argitaratzeko, konkurtsopekoak behar beste ondasun eta eskubide edo behar besteko masa aktibo ez duelako indarrean jartzean izapidetzen ari diren konkurtsoetan. Kasu honetan, adierazitako gorabeherak gertatzen dira. Hori dela eta, bidezkoa da ebazpen hau doan egin behar dela erabakitzea. Bestalde, Konkurtso Legearen 23. artikuluak gaikuntza ematen du BOEko ediktuak telematikoki argitara daitezen.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan emandako 2017-12-11ko 136/2017 autoa argitzea erabakitzen da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako gaiari dagokionez, honela idatzita geratuko da behin betiko:

Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta probintziako argitara bedi, doan, ediktu bidez. Argitalpen horretan, Konkurtso Legearen 23.1 artikuluari buruzko aipamenak jasoko dira. Lehentasunez, epaitegiak telematikoki egingo du argitalpena; modu subsidiarioan, ordea, porrotak jotako sozietatearen prokuradoreak egingo ditu eginbideak.

Sar bedi ebazpen hau autoen liburuan eta bidali testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: Auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Idazkariaren sinadura.
Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura.

Erabakitakoa betetzeko, idazki hau egiten dut, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bergara (Gipuzkoa), 2018ko otsailaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala