Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2018ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
977

IRAGARKIA, ibilgailu mugikorrei buruzko datuak eskuratzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-0015/18.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: EAEko errepide-sareko trafikoari buruzko informazioa biltzea, ibilgailu mugikorren teknikaren bidez, bai denbora errealean, trafikoa monitorizatzeko, bai izaera historikoko informazioa.

b) Loteak: ez.

c) Non gauzatuko den: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 10. puntuan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: ikus administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 5.1 puntuan adierazitakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.

A.– Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak (70 puntu):

a) Eskaintza ekonomiko merkeena: 50 puntu.

b) Informazioaren zehaztasunari buruzko balorazioa: 20 puntu.

B.– Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: memoria teknikoa (30 puntu):

a) Emaitzak aurkezteko formatua eta kontsulta historikoak ustiatzea: 10 puntu.

b) Informazio denbora errealean aurkezteko formatua. Trafiko-bisorea: 10 puntu.

c) Datu-iturburuen kantitatea eta aukera zabala: 10 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 619.834,71 euro + 130.165,29 euro (BEZarenak): guztira, 750.000,00 euro, urteka honela banatuta:

2018: 158.779,58 euro +33.343,71 euro (BEZarenak). Guztira: 192.123,29 euro.

2019: 309.917,36 euro +65.082,60 euro (BEZarenak). Guztira: 375.000,00 euro.

2020: 151.137,78 euro +31.738,93 euro (BEZarenak). Guztira: 182.876,71 euro.

5.– Bermeak:

Behin betikoa: lizitaziorako aurrekontuaren % 5, Balio erantsiaren gaineko zergarik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 87 88.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 14a, 10:00ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da aplikatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia-kaudimena: amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handienekoan, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 300.000,00 eurokoa izan beharko da.

– Gaitasun teknikoa: kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia eta giza baliabideak izan beharko dira. Horretarako, enpresa lizitatzaileak honako esperientzia hau izan beharko du kontratu honen xede diren zerbitzuak ematen (Floating Car Data «FCD» datuak integratzea): azken bost ekitaldi ekonomikoetatik exekuzio handienekoan, gutxienez 300.000,00 euroko kontratuak egoki exekutatu izana.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 15a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan adierazitakoa.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, beheko solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-mahaia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2018ko martxoaren 23a, eta «B» gutun-azala: 2018ko apirilaren 9a:

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala