
38. zk., 2018ko otsailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
968
AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluko kideak.
Abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuak Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzen du eta prestakuntza hori egiaztatzeko sistema arautzen du. Dekretu horren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuari dagokio Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide titularrak eta ordezkoak izendatzea.
2000ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez, Osoko Bilkurako kideak izendatzen ziren. Horren arabera, izendapenek bi urte irauten dute indarrean, eta gero, berritu ahal izango dira.
2003ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez, Osoko Bilkurako kide batzuk berritu ziren, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretua argitaratu zenez gero.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren.
Osasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 1eko Aginduaren bidez, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluko kideak berritu ziren.
Harrezkero ez da berritu Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkura. Hori dela eta, orain bidezkoa da Osoko Bilkuraren osaera berritzea, Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseilua sortzeko Dekretuan aurreikusitakoa betetzeko. Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2014ko abenduaren 1eko Aginduaren bidez izendatutako jaun-andreen ordez honako jaun-andre hauek izendatzea abuztuaren 31ko 319/1999 Dekretuan aurreikusitako Osoko Bilkurako kide titular eta ordezko:
Lehendakaria: Iñaki Berraondo Zabalegui jauna, Osasuneko sailburuordea.
Kideak:
● Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.
● M. Belén Fernández González andrea, Medikuen elkargo ofizialen ordezkari gisa. Ordezkoa: Juan Gabriel Gondra Del Río jauna.
● Juan Del Arco Ortiz de Zárate jauna, Farmazialarien elkargo ofizialen ordezkari gisa. Ordezkoa: Imanol Monteagudo Arrazola jauna.
● M. Pilar Lecuona Anzibar andrea, Erizainen elkargo ofizialen ordezkari gisa. Ordezkoa: Hosanna Parra Vinós andrea.
● Mikel Aldalur Arrigorrialde jauna, Odontologo eta estomatologoen elkargo ofizialen ordezkari gisa. Ordezkoa: José Miguel Rodríguez de Gordoa Armentia jauna.
● Joseba Goikolea Opakua jauna, Albaitarien elkargo ofizialen ordezkari gisa. Ordezkoa: Valentín Dehesa Gamuza jauna.
● Maria Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari gisa. Ordezkoa: José María Arteagoitia Axpe jauna.
● María Ramos Márquez andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren ordezkari gisa. Ordezkoa: Natividad Ortiz Ruiz de Loizaga andrea.
● Andoni Arcelay Salazar jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren ordezkari gisa. Ordezkoa: Ana Gorroñogoitia Iturbe andrea.
● Igor Zabala Rementeria jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren ordezkari gisa. Ordezkoa: Rosa María González Linares andrea.
● Francisco Serna Rodríguez jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren ordezkari gisa. Ordezkoa: Ana Patricia Pujana Uriarte andrea.
● Inmaculada Moro Casuso andrea. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren ordezkari gisa. Ordezkoa: M. Ángeles Cidoncha Moreno andrea.
● Imanol Uriguen Garaizabal jauna, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) ordezkari gisa. Ordezkoa: Joseba López Basterra jauna.
● Jorge Arévalo Turrillas jauna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ordezkari gisa. Ordezkoa: Nicolás Sagarzazu Alzua jauna.
● Joseba Pineda Ortíz jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari gisa. Ordezkoa: Montserrat Fonseca Alfonso andrea.
● Juan Ignacio Goiria Ormazabal jauna, Jon Herrero Erquiñigo jauna eta Serafín Martín Corral jauna, Osasuneko sailburuordeak proposatuak.
● Sebastián Martín Moreno jauna, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak proposatua. Ordezkoa: María José Bombín López andrea.
● José María Oxinalde Roncero jauna, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak proposatua. Idazkari-lanetan ere jardungo du. Ordezkoa: Rafael Andrés Barruso jauna.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
RSS