Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2018ko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
964

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko otsailaren 7koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita telefonista-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du zuzenketa egiteko ere.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako testu honetan: 2018ko otsailaren 7ko Ebazpena, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita telefonista-lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2018ko otsailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 34. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Ebazpenaren azalpenean, 2018/874 (3/1) orrialdean, honela dio:

«16. dotazioa.»

Baina honela esan behar du:

«3. dotazioa.»

Eranskinean, 2018/874 (3/3) orrialdean, honela dio:

«Dotazioa: 16.»

Baina honela esan behar du:

«Dotazioa: 3.»


Azterketa dokumentala