Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2018ko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
947

EDIKTUA, 693/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 693/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Consuelo del Olmo San Josek eta AXA Seguros Generales, S.A.k eskatuta, Lesly Johana Moran Zuńigaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

21/2018 EPAIA

Donostia, 2018ko otsailaren 1a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 693/2017 hitzezko judizioaren autoak. Judizio hori Consuelo del Olmo San Josék eta AXA Seguros Generales, S.A. aseguru-etxeak eskatuta bideratu da, Jiménez Gómez epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Cámara de Domingo letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Lesly Johana Morán Zúńiga andrearen aurka. Hortaz, herri-subiranotasunak ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Partez baiesten dut Consuelo del Olmo San José andreak Lesly Johana Morán Zúńiga andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut hauek ordaintzera: 1.348,85 euro; diruaren legezko interesak, demandaren egunetik (2017ko urriaren 18tik) ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta diruaren urteko interesak, bi puntu gehituta, zorra erabat ordaindu arte sortutakoak. Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Ezesten dut AXA aseguru-etxeak Lesly Johana Morán Zúńiga andrearen aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, absolbitu egiten dut haren aurka aurkeztutako uzi guztietatik, eta kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei –demandatuari PZLko 497. artikuluan ezarritako eran jakinaraziko zaio, auzi-ihesean baita–, eta adieraz bekie, halaber, epaia irmoa dela eta haren aurka ez dagoela inolako errekurtsorik aurkezterik (PZLbko 455. artikulua).

Lesly Johana Morán Zúńiga demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu egin eta sinatzen dut, Donostian, bi mila eta hamazortziko otsailaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala