Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2018ko otsailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
944

AGINDUA, 2018ko otsailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen Aholkularitza Batzordeko kideak izendatzen baitira.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bidez (1988ko otsailaren 18ko EHAA), Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortu zen; eta haren eginkizun nagusia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari Euskadiko musika-irakaskuntza arautzeaz aholku ematea da, bai irakaskuntza arautuaz, bai irakaskuntza ez arautuaz.

Batzordeburuak, idazkariak eta zortzi bokal iraunkorrek osatzen dute batzordea; haien izendapenak, laugarren artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aginduaren bidez egingo dira, Hezkuntzako sailburuordeak proposatuta.

Orobat, bosgarren artikuluan esaten denez, bokal iraunkorren karguak bi urte iraungo du, eta karguok epe berarako berritu ahalko dira, inolako denborazko mugarik gabe.

Azken izendapenetik bi urte igaro direnez eta bokal batek erretiroa hartu duenez, zenbait kargu berritu, zenbait kargutik kendu eta beste kargudun batzuk izendatu behar dira. Beraz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 22/1988 Dekretuko bosgarren artikuluan xedatutakoaren arabera, pertsona hauek Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen Aholkularitza Batzordeko kide izendatzea berriz:

Carlos Seco Revilla jauna: Vitoria-Gasteizko «Jesús Guridi» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.

José Antonio Llorente Etxeberria jauna.: Getxoko Andrés Isasi Musika Eskola Publikoko titularra (zuzendaria).

Izusko Izagirre Loroño jauna: Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen (EHME) zuzendaria, izen handiko pertsonalitatea.

2. artikulua.– Batzordeko kide hauek karguetatik kentzea, eta, bide batez, egindako lana eskertzea.

Maravillas Díaz Gómez andrea: Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, izen handiko pertsonalitatea.

Valentin Atxotegi Loizate jauna: Leioako Musika Eskola Publikoko zuzendaria eta «Leioa» Musika Kontserbatorio Profesionaleko titularra.

3. artikulua.– Pertsona hauek Aholku Batzordeko kide izendatzea, azaldutako kategorian:

Luis San Sebastián Larrañaga jauna: Donostiako «Francisco Escudero» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.

Aurrecoechea Viloria andrea: Bilboko «Juan Crisóstomo de Arriaga» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.

Alfredo Sanz Martínez jauna: Durangoko Bartolomé Ertzilla Erdi Mailako Musika Eskola eta Kontserbatorioko titularra (zuzendaria).

Juan José Mena Ostériz jauna: BBC Philharmonic Orchestrako zuzendari titularra, izen handiko pertsonalitatea.

4. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz, izendapen horiek bi urte iraungo dute eta ondorioak izango dituzte agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortzen duen 22/1988 Dekretuaren artikuluetan daude jasota epe hori arautzen dituzten arauak, baita karguak kentzeko, ordezkatzeko, berritzeko eta bestelakoetarako arauak ere.

5. artikulua.– Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordearen osokoa honela osatuko da, 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluaren ondorioz eta bera oinarritzat hartuta:

a) Batzordeburua: Hezkuntzako sailburuordea, Maite Alonso Arana; batzordeburuak berak egoki iritzitako pertsonari eta nahi duenean eskuordetzeko aukera dauka.

b) Bokal iraunkorrak:

Carlos Seco Revilla jauna: Vitoria-Gasteizko «Jesús Guridi» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.

Luis San Sebastián Larrañaga jauna: Donostiako «Francisco Escudero» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.

Aurrecoechea Viloria andrea: Bilboko «Juan Crisóstomo de Arriaga» Musika Kontserbatorio Profesionaleko zuzendaria.

Miren Iñarga Echeverria: Musikene Goi Mailako Musika Ikastegiko zuzendari nagusia eta ekonomia-kudeatzailea.

Alfredo Sanz Martínez jauna: Bartolomé Ertzilla Erdi Mailako Musika Eskola eta Kontserbatorioko titularra (zuzendaria).

José Antonio Llorente Etxeberria: Getxoko Andrés Isasi Musika Eskola Publikoko titularra (zuzendaria).

Izusko Izagirre Loroño jauna: Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko presidentea, izen handiko pertsonalitatea.

Juan José Mena Ostériz jauna: BBC Philharmonic Orchestrako zuzendari titularra, izen handiko pertsonalitatea.

c) Idazkaria: Luisa Helena Sabín Hernández, Irakaskuntza Espezializatuetako arduraduna.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala