Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2018ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
903

EDIKTUA, 7678/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 7678/17 espedientea bideratu da, Alberto Constantin Florea presoaren aurka (NAN: RX-659265). Pertsona hori Bucaresten jaio zen, 1992-02-19an; azken helbidea hau du: Tartanga kalea, 50, behea, esk. Erandio-Bizkaia. Egun, ordea, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman zen 2017-11-17an, eta haren xedapenek honako hau diote: «Ruth Alonso Cardona magistratuaren probidentzia.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamazazpia.

Ikusirik Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak bidalitako jakinarazpena, non adierazten baita Alberto Constantin Florea zigortua ez dela agertu zerbitzu horretan, batu bekie dagozkion jarduketei; ebazpen honen bidez ohartarazten zaio zigortuari ezen jakinarazpen hau egin eta astebeteko epean Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzura agertu beharko duela, Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesaleko Barakaldoko betearazpen-sekzioak ezarri zuen Ejec. 865-16-inst-1 betearazpenaren bidez ezarritako 30 egunak betetzeko egindako egitasmoa betetzeko hasiera-eguna zehazteko; ohartarazten zaio ezen, hori egiten ez badu, epaitegi honek deklaratuko duela ezarritako zigorra ez dela bete, eta, ordezko zigorra denez, erabakia hartu zuen epaitegiari jakinaraziko zaiola Zigor Kodeko 88. artikuluaren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari, eta, halaber, aditzera eman bekio ezen, arrazoiko epe baten barruan zigortua agertzen ez bada, epaitegi honi komunikatu beharko diola hori.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.».

Alberto Constantin Florea-ri jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2018ko urtarrilaren 25ean. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala