Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2018ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
900

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendu egiten dira 2017ko azaroaren 10eko Ebazpenean izan diren egitezko akatsak. Zuzendutako ebazpenaren bidez, argitara eman ziren zerrendan ageri diren erakundeetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak.

2017ko ekainaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2017ko urriaren 23an, argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena.

Behin planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, 2017ko azaroaren 23an, 2017ko azaroaren 10eko Ebazpena argitaratu zen, behin betiko laguntzak esleitzen zituena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 109.2 artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Aurreko guztia dela eta, Ogasun eta Ekonomia Sailari esleitutako kopuruan akats bat atzeman zen. Hori kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko azaroaren 10eko Ebazpenean egindako akatsa zuzentzea.

Bigarrena.– Honako laguntza hau behin betiko ematea, aipatzen den entitateko prestakuntza finantzatzeko:

Hau dioen lekuan

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala