Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2018ko otsailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
899

17/2018 DEKRETUA, otsailaren 13koa, zeinen bidez aitortzen baita Hiruatx Hirugarren Mundu Elkartea, onuragarria dela.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei onura publikokoak direla aitortu ahal izango zaie, baldin eta elkarteok beren jardueren bitartez interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «Hiruatx Hirugarren Mundu Elkarteak» aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, lankidetzaren, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren arloan egiten duen lanagatik.

Hiruatx Hirugarren Mundu Elkartea 1993ko urtarrilaren 13an sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta, Justizia Saileko Kabinete Tekniko Zuzendaritzaren 1993ko ekainaren 7ko Ebazpenari jarraiki.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/G/03958/1993).

Bere funtzioak Aretxabaletan burutzen ditu, batez ere.

Eratu zenetik, Hiruatx Hirugarren Mundu Elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko behar diren jarduera guztiak egin ditu; hauexek dira helburu nagusi horiek: garapenerako lankidetza eta garapen-bidean dauden herrialdeetako egoerari buruzko sentsibilizazioa.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez deklaratuko da onura publikokoa dela, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– proposatuta. Sail eskudunak izapidetuko du prozedura, eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko ditu. Agindu hori betetzearren, espediente bat izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuaren proposamenez, interesdun erakundeek eta antolakundeek emandako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri-onurakoa dela aitortzea Hiruatx Hirugarren Mundu Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/03958/1993 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43.artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala