Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
868

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 58/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 58/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Yamireysi Zucel Castillo Torres.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Navarro Cigaran.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:

EDIKTUA

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 58/17 prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Francisco Javier Navarro Cigaran demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala