Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
850

126/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldeko Emaginen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Emaginen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
EMAGINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Emaginen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea, oinarri orokorren 6.2.c oinarria jarraituz: OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura, edota Erizaintzako Gradua izatea, eta horrez gain, Obstetriziako eta Ginekologiako erizain espezialistaren (Emagina) titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazioaren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioaren edo baliokidea, edota Erizaintzako Gradua izatea, eta horrez gain, Obstetriziako eta Ginekologiako erizain espezialistaren (Emagina) titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: EMAGINA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 10 destino.

Sarbide orokorra: 9

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1

● Txanda irekiaren deialdia: 17 destino.

Sarbide orokorra: 16

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO EMAGINEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, emagin gisa edo erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren nozioak edo Osasun laguntzaile teknikoko/Erizaintzako diplomatuko ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum Laude Doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziatura Gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Dokotoretza ikastaroak, ikastaro bakoitzeko, eta gehienez 10 ikastaro: 0,25.

– Bestelako unibertsitate titulazioa erlazioa daukana: 2,5 puntu.

Cum Laude doktoreari dagokion puntuazioa jasoko balitz, ez da esleituko doktoreari dagokion puntuazioa. Era berean, ez dira baloratuko doktore ikastaroak baldin eta Doktore, Cum Laude Doktorea, Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen Diplomaren titulua lortzeko baliagarriak izan badira.

c) Prestakuntza espezializatua:

Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.

Atal honetan ez da baloratuko lehiatzen den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

– Unibertsitate Fakultate bateko irakasle titularra edo irakasle elkartua (urteko): 0,75 puntu.

– Erizaintzako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.

– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzarako akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemanera): gehienez 3 puntu.

Ingelesa: gehienez 1,5 puntu.

Frantsesa: gehienez 1,5 puntu.

Alemanera: gehienez 1,5 puntu.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
EMAGINA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Bioetikaren funtsezko oinarriak: Erizaintzako Kode Deontologiko Espainiarra eta Emaginen Nazioarteko Konfederazioaren Kode Etikoa. Lanbide-sekretua: kontzeptua eta arauketa juridikoa. Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 199. artikulua.

2.– Zainketen metodologia: erizaintza-prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Virginia Henderson-en beharren araberako balorazio diagnostikoa. Balorazioa egiteko tresnak: Balorazio-eskalak. Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketen planifikazioa: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).

3.– Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez.

4.– Oinarrizko ikerketa erizaintzan: arazoak identifikatzeko eta lehenesteko azterlanak. Erizaintzara aplikatutako ikerketa: azterlan deskribatzaileak eta ikerketa-diseinuak erizaintzako diagnostikoaren arloan.

5.– Estatistika deskriptiboa. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: Konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.

6.– Komunikazio-gaitasunak eta -teknikak. Pertsonen arteko eta profesionalen arteko komunikazioa. Emaginak pazientearekin, senideekin eta talde sozialekin duen harremana: aktiboki entzutea, laguntzaren erlazioa. Talde-lanean aritzea arretaren arlo desberdinetan.

7.– Osasun publikoa: osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak. Prebentzioa eta osasuna sustatzea: kontzeptua.

8.– Epidemiologia. Kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio- eta kontrol-neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak. Osasuneko prebentzio-neurriak: Kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa, esterilizazioa (esterilizatzeko metodoak, material esterila nola manipulatu eta mantendu). Hondakin sanitarioen kudeaketa.

9.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioak, prebentzio-neurriak. Emaginak infekzio nosokomialean duen eginkizuna. Eskuen higienea eta eskularruen erabilpen egokia. Ospitaleko isolamendua: kontzeptua, motak eta deskripzioa. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena. Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina.

10.– Emagina Osasun Hezkuntzako eragile gisa. Komunikazio eta informazio sistemak emakumeen osasunerako hezkuntzan. Menarkia eta klimaterioa. Emakume eta jaioberrien osasunerako hezkuntza. Talde dinamikak aplikatzea emakumeen osasunerako hezkuntza programetan. Mendekotasuna sortzen duten substantzien kontsumoa prebenitzeko hezkuntza. Haurdun dagoen emakumearen heziketa sanitarioa. Amatasunerako heziketa-programak.

11.– Generoa eta osasuna. Genero indarkeria. Tratu txarrak eta emakumeen sexu-organoen mozketa: detektatzea eta prebenitzea. Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

12.– Gizakien ugalketa. Emakumeen ugalketa-aparatuaren anatomia. Kanpoko sexu-organoak. Pelbisaren hezur-egitura. Pelbis biguna. Barrualdeko sexu-organoak. Histologia. Baskularizazioa. Ligamenduak. Inerbazioa. Emakumeen ugalketa-aparatuaren fisiologia. Gametogenesia: obogenesia eta espermatogenesia. Gizakien sexu-ugalketaren kontzeptu orokorrak. Gizon eta emakumeen ugalketa sistemaren egitura eta funtzioa. Emakumeen ugalketa zikloa: obarioen zikloa eta endometrioaren zikloa.

13.– Enbriologia. Ernalketa enbrioiaren aurreko garaia, garraioa eta ezarpena. Enbrioi garaia: ernetze-geruzak bereiztea. Gorputz forma agertzea. Plazentaren ezaugarri morfologikoak eta funtzionalak. Fetu-garaia: garapena. Fetuaren zirkulazioa.

14.– Gizakien genetika: Genetikaren inguruko oinarrizko nozioak. Aholku genetikoa eta jaioaurreko diagnostikoa. Jaioaurreko diagnostikoko teknikak.

15.– Haurdun geratu aurreko kontsulta. Prebentzio-jarduerak.

16.– Haurdunaldia: Haurdunaldiaren anatomia eta fisiologia. Haurdun dagoen emakumearen aldaketa anatomikoak eta fisiologikoak. Haurdunaldiaren diagnostikoa: haurdunaldi-probak.

– Haurdun dagoen emakumearen arreta: Haurdun dauden emakumeen historia. Miaketa orokorra eta obstetrikoa: Leopold-en maniobrak. Ohiko analitika eta diagnostiko probak (kardiografia, ekografia, zitologia, erradiologia, amniografia, amniozentesia), jarraibideak, prestaketa eta arriskuak. Erditzeko data ezartzea. Arazoak identifikatzea. Haurdun dauden emakumeei kontrola eta jarraipena egitea. Fetuaren ongizatearen balorazioa. Haurdun dagoen emakumearentzako heziketa sanitarioa: ohitura osasungarriak: elikadura, kanporatzea, jarduera/atsedena, garbiketa eta janztea. Farmakoak haurdunaldian. Haurdunaldiaren alderdi psikosozialak.

17.– Emakumeentzako arreta eta zainketak erditzean: Erditzearen fisiologia, Erditzeko eginkizunaren etapak. Erditzeari lotutako faktoreak: fetua, erditzeko bidea, erditzeko motorra. Amaren eta fetuaren balorazioa. Zeinuak eta sintomak. Ingresatzean egin beharreko miaketak. Barne eta kanpo monitorizazioa. Amniorrexia. Fetuaren ongizatearen balorazioa.

– Erditze arrunterako arreta-estrategia. Erditze plana. Episiotomia: jarraibideak eta prozedurak. Perineoko urraduren sailkapena eta konpontzeko prozedura, konplikazioak eta ondorioak. Emakumeentzako arreta eta zainketak erditzean: plazenta aztertzea. Mina arintzea erditzean. Analgesikoak eta anestesikoak. Mina arintzeko metodo ez farmakologikoak. Farmakoterapia erditzeko prozesuan. Emakumeentzako arreta eta zainketak erditze zuzenduan. Erditzea eragitea. Emakumearen ezaugarri psikologikoak erditze garaian. Erditze tradizionala ez beste aukerak. Etxean erditzea.

18.– Emakumearentzako arreta erditu ondoren. Erditze ondoko arrunta. Aldaketa fisiko eta psikologikoak. Erditze ondoko minak. Erditze ondokoaren berehalako arreta: miaketa orokorra, arazoak identifikatzea eta prebenitzea. Erditze ondoko norbere buruaren zainketa: elikadura, ariketa eta atsedena, kanporatzea, segurtasuna, ongizatea, eginkizun berrira egokitzea.

– Erditze ondoko kontrola eta jarraipena: Etxeko arreta, erditu ondoren. Erditu ondoko eta jaioberrien kontrol programak. Erditze ondorengo azterketa. Erditu osterako eta zoru pelbikoa leheneratzeko ariketa fisikoak.

19.– Jaioberrientzako berehalako arreta. Hasierako balorazioa, erregistroak eta berehalako zainketak. Azterketa orokorra: Apgar-en testa. Azterketa neurologikoa. Arrisku egoerak identifikatzea. Jaioberria umetokitik kanpoko bizitzara egokitzea. Jaioberrientzako zainketak: oxigenoa ematea, tenperatura erregulatzea, ongizatea eta segurtasuna. Elikadura, kanporatzea, ariketa, loa. Metabolopatien baheketa.

– Gurasoak haien zainketaren inguruan orientatzea. Kontzeptuak, esku-hartzea eta arreta alderdi hauetan: garapenean oinarritutako zainketak, azala azalaren kontra, kanguruaren metodoa, umeen lagun ospitalearen ekimena (IHAN), lotura eta atxikia egotea.

20.– Haurdunaldian konplikazioak dituzten emakumeen arreta. Haurdunaldi arriskutsua: emaginaren balorazioa, asistentzia eta zainketak haurdunaldi arriskutsuen kasuan. Hemorragia arazoak lehen eta bigarren hiruhilekoan: abortua, abortu-arriskua, haurdunaldi ektopikoa eta mola. Hemorragiak hirugarren hiruhilekoan. Aurreko plazenta, abruptio placentae.

– Arrisku handiko haurdunaldia: Hiperemesia. Haurdunaldiko hipertentsioa. Diabetesa. Anemia. Kardiopatiak. Barize-sindromea. Esku-hartzeak eta egoera aztertzea haurdunaldiko nahasmendu kardiobaskularretan eta arnasketa nahasmenduen, digestiboen, dermatologikoen, neoplasikoen, hematologikoen, muskulu-eskeletikoen eta neurologikoen kasuan. Inplikazioak, esku-hartze espezifikoak.

– Jaiotza-inguruko gaixotasun hemolitikoa: isoimmunizazio arazoak. Fetuaren konplikazioak haurdunaldian. Fetuaren hazkuntza eta garapenaren balorazioa: umetoki barneko hazkuntzaren atzerapena. Fetuaren heldutasunaren balorazioa. Esku-hartze espezifikoak.

– Fetu itsatsien ondoriozko arazoak: Plazenta, zilbor-heste, mintz eta likido amniotikoko arazoak. Haurdunaldiaren iraupenarekin loturiko arazoak: garai aurretik erditzeko arriskua, haurdunaldi luzea. Esku-hartze espezifikoak.

– Haurdunaldi anizkuna eta erditze anizkuna. Azterketa eta zainketak. Haurdunaldi arriskutsuaren alderdi psikologikoak. Osasun mentalaren nahasmenduak haurdunaldian. Fetua erditu aurretik hiltzea. Farmakoak haurdunaldiko osasun-arazoetan.

21.– Erditze arriskutsua: kontzeptua, faktore etiologikoak eta horiekin erlazionaturikoak. Erditze-lanaren konplikazioak: erditze distozikoa, tresnaz lagundutako erditzea, erditu bitarteko traumatismoak. Emaginaren arreta garai aurreko erditzeetan. Fetuaren ongizatea galtzeko arriskua. Erditze uneko konplikazioak: hemorragiak. Larrialdi obstetrikoko egoerak.

– Arrisku egoera psikosozialak: emakume nerabea, bakarrik dagoen emakumea. Erditze-bitarteko heriotza. Dolu perinatal motak. Kontzeptua, arreta eta zainketak. Esku-hartze espezifikoak.

22.– Erditu ondoko arrisku-egoerak, kontzeptua, faktore etiologikoak eta horiekin erlazionaturikoak. Konplikazio orokorrak: odoljarioak, gaixotasun tronboenbolikoa. Erditze ondoko infekzioa: emakumeen profilaxia, arreta eta zainketa. Konplikazio lokalak: mastitisa. Zaurien josturan etendurak, hematoma perinealak. Emaginaren zainketak. Amaberriaren egokitzapen psikosoziala. Erditu osteko alterazio psikologikoak.

23.– Arriskudun jaioberriak: garai aurrekoak, garai ostekoak. Pisu gutxiko jaioberria. Arazoak sailkatzea. Arnasketa-arazoak, arazo neurologikoak edo giltzurrunetakoak dituzten jaioberriak. Hiperbilirrubinemia: arrazoiak, konplikazioak prebenitzea. Zainketa espezifikoak. Jaioberrien infekzioa: arrazoiak eta konplikazioak prebenitzea. Bihotz-biriketako oinarrizko berpiztea eta berpizte aurreratua jaioberrien eta/edo amen kasuan.

24.– Amagandiko edoskitzea. Esneko haurren jariakinen fisiologia: Arazo ohikoenak. Edoskitzea bertan behera uztea. Amagandiko edoskitzea sustatzea eta horren inguruko osasun hezkuntza. Amagandiko edoskitze praktikak: posizioak, esnea ateratzea.

25.– Zilbor-hestearen odola ematea. Definizioa. Prozedura. Alderdi legalak. Ama-esnea ematea. Euskadiko ama-esnearen bankua.

26.– Emakumeei laguntzeko plan integrala. Emakumeentzako arreta eta zainketa ugalketari dagokionez: nerabezaroan, menarkian eta pubertaroan, klimaterioan eta menopausian. Sexualitatea: anorgasmia, sexualitatearen nahasmendua. Ohitura osasungarriak sustatzea eta arriskuak prebenitzea eta kontrolatzea. Arazo ginekologikoak dituzten emakumeen zainketak. Hileroko zikloaren nahasmenduak.

– Ugalketa aparatuan egiturazko arazoak dituzten emakumeak. Ernaltzeko ezintasuna eta antzutasuna. Lagundutako ugalketa-teknikak. Ugalketa sistemako hantura eta infekzio prozesuak. Genitalen estatikaren alterazioak: prolapsoak. Familiako planifikazio arloko osasun hezkuntza. Kontzeptua. Metodo antisorgailuak: naturalak, barrera gisakoak, hormonalak, DIU, kirurgikoak. Kontrazepzioa. Haurdunaldia norbere borondatez etetea.

27.– Sexu-organoetako eta bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra. Diagnostiko goiztiarrerako programak eta herritarren baheketa programak. Epidemiologia. Laguntzarako jarraibideak. Minbizi ginekologikoa duten emakumeen arreta eta zainketa.

28.– Sexu-transmisioko gaixotasunak: sifilia, gonokozia, sexu-organoetako herpesa, trikomoniasia, kandidiasia. Beste gaixotasun batzuk: hiesa eta hepatitisa. Diagnostikoa eta tratamendua. Prebentzioa. Kontrola. Osasun hezkuntza. Sexu transmisioaren bidezko gaixotasunak: osasun publikoko arazoa. Epidemiologia.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendua: Osasun-lanbideetan aritzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Osasun Antolamenduko Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– González Merlo Obstetricia 6. edizioa. 2014 Masson.

2.– González Merlo Ginecología 9 edizioa. 2014 Elsevier España.

3.– Programa formativo de la especialidad obstétrico ginecológica (matrona). Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2014.

4.– Conferencia de consenso 2011 Actualización en el manejo clínico de la anticoncepción hormonal, intrauterina y de urgencia:

Http://hosting.sec.es/descargas/CDC_madrid_2011.pdf

5.– Sbolds ML, London PA, Ladewig. Enfermería Materno Infantil. Un concepto integral. Madril: Ed. Panamericana, 2000.

6.– Osasun eta Gizarte Politiketako Ministerioa. Guía de Práctica Clínica sobre la Atención al Parto Normal. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Zentrala, 2010.

7.– Guía de práctica clínica de atención en el embarazo y puerperio. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2014.

8.– Cuidados desde el Nacimiento. Recomendaciones basadas en pruebas y buenas prácticas. Osasun eta Gizarte Politiketako Ministerioa. 2010.

9.– Manual de Lactancia Materna. De la teoría a la práctica. Asociación Española de Pediatría. 2009.

10.– Guía de práctica clínica sobre lactancia materna. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2017.

11.– Abordaje de las dificultades más frecuentes en lactancia materna. Evidencia científica FAME. Esmon Publicidad. Bartzelona 2016.

12.– Cloherty JP, Eichenwald EC, Stark AR. Manual de Neonatología. 6.ª edición. Bartzelona: Ed. Wolters Kluwer Health España, S.A., 2009.

13.– Cibanal L, Arce MC, Carballal MC. Técnicas de Comunicación y relación de ayuda en ciencias de la salud. 3. edizioa. Elsevier Espainia; 2015.

14.– Bulechek, G.M., Butcher, H.K., McCloskey Dochterman, J. Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC). 6. edizioa. Elsevier Mosby. Bartzelona 2014.

15.– Herdman TH, Kamisuru S, Editores. NANDA Internacional. Diagnósticos Enfermeros: Definiciones y clasificación 2015- 017. Bartzelona; Elsevier; 2015.

16.– Moorhead S, Johnson M, Maas M.L, Swanson E. Clasificación de Resultados de Enfermería (NOC). 5. edizioa. Bartzelona; Elsevier; 2013.

17.– Sánchez M A, Bioética en Ciencias de la Salud. Elsevier Masson; 2012.

18.– GNSaren kode deontologikoa, Erizaintzari dagokiona. Erizainen Nazioarteko Biltzarra. Suitza 2006. Hemen dago eskuragarri:

http://castellon.san.gva.es/documents/4434516/5188103/Codigo+Deontologico+CIE.pdf

19.– Prebentzioko eta Laneko Osasuneko Zerbitzua, Osakidetza. Informazio-eskuliburua. Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak, 2008 (gaztelaniaz).

20.– INOZ Batzordea. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina. Osakidetza, 1997.

21.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena.

22.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.

23.– 825/2010 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa, Sexu- eta ugaltze-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa.

24.– 39/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Langilearen familia- eta lan-bizitza uztartzea sustatzekoa.

25.– 9/2009 Legea, urriaren 6koa, aitatasun baimenaren iraupena arautzen duena.

26.– Etxeko tratu txarrei eta emakumeen kontrako indarkeria sexualari buruzko protokolo sanitarioa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckinso02/eu/contenidos/informacion/maltrato_domestico/eu_txarra/etxe_tratu_txarra.html

27.– 83/2010 Dekretua, martxoaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko dena.

28.– Hernández R. Metodología de la investigación. 6. ed.: Mc Graw-Hill. Mexiko; 2014.

29.– Salamanca Castro A:B: El aeiou de la investigación en enfermería. Fuden- Fundación para el desarrollo de la Enfermería; 1. edizioa (2013).

30.– Jardunbide onak ezartzeko tresna (2. edizioa). 2012:

http://rnao.ca/sites/rnao-ca/files/Toolkit_en15.pdf

31.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016:

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

32.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

33.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza 2017:

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

34.– Emakumeen genitalen mutilazioa. Euskadiko osasun sisteman gomendatutako jardunen gidaliburua. Argitalpen Zerbitzu Zentrala. Eusko Jaurlaritza. 2016:

www.euskadi.eus/contenidos/informacion/mutilacion_genital_femenina/eu_def/adjuntos/emakumeen-genitalen-mutilazioa-gida.pdf

35.– Euskadin zilbor-hestearen odola emateko protokoloa.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/es/contenidos/informacion/osk_publicaciones/es_publi/especializada.html

36.– Ama-esnea emateko Euskadiko protokoloa.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckinad05/eu/contenidos/informacion/donacion_leche_materna/eu_def/index.shtml

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 - 29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42 - 61, 76 eta 77 artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikuluak).

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala