Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
842

IRAGARKIA, Itsas Unitatearentzat itsasontzi bat eskuratzeko administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: S-009/2018).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak eskuratzea:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 12an, 10:00etan.

d) Espedientearen zenbakia: S-009/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: Itsas Unitatearentzat itsasontzi bat eskuratzea.

c) Lote banaketa eta lote edo unitate-kopurua: ez.

d) Betearazteko/entregatzeko lekua: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

e) Betearazteko/entregatzeko epea: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 34513700-3.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.

– Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 400.000,00 euro. BEZa salbuetsita.

5.– Eskatzen diren bermeak.

Behin betikoa: esleitutako zenbatekoaren % 5.

6.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena, halakorik bada (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 12an, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikusi lehiaketaren dokumentazioa.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez, kasu honetan ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

8.– Eskaintzak irekitzea.

B gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta formula bidez automatikoki balioesten diren irizpideak.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2018ko martxoaren 19an, 12:00etan.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.

10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2018ko urtarrilaren 30a.

11.– Bestelako informazioa: ez dago.

Erandio, 2018ko urtarrilaren 30a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala