Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
841

EDIKTUA, 2729/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan 2729/2016 espedientea bideratzen ari da Jon Ander Arriaga Mato zigortuaren aurka (10-05-1997an sortua; NAN: 72319626J; azken helbidea: Etxezuri 2-1., Bilbao, baina egun ez dakigu non dagoen), Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2018-01-25ean, eta hau diote haren aurrekariek eta xedapenek:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 25a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente horretan, 2016ko apirilaren 18an jakin zen Jon Ander Arriaga Mato zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 32 lanaldiren betearazpen-planaren berri, Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1424/15-3 auzian.

Bigarrena.– Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena eman zuen, zeinetan jakinarazten baitzuen zigortuak ez duela ezarritako egun bakar bat ere bete; ez dugu zergatien eta inguruabarren berri.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak zerbitzu horretan agertu behar duela, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, non dagoen ez baitakigu. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA

Bete gabetzat jotzen da Jon Ander Arriaga Matori ezarritako gizartearentzat lan egiteko 32 lanaldia, Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1424/15-3 betearazpenean.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Jon Ander Arriaga Mato zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2018ko urtarrilaren 25ean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru egunera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala