Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2018ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
793

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 1389/2017 prozedura arruntean interesa izan dezaketen pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Sindikatu batek 1389/2017 prozedura arrunta eragin zuen Bilboko Udalaren 2017ko abuztuaren 9ko Ebazpenaren aurka; ebazpen horretan, Bilboko Udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko kudeaketa-gomendiorako hitzarmena sinatzen da, udaltzaingoko agenteen hautaketa-prozesu kudeatzeko eta 2017ko abuztuaren 1eko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren kontra, zeinak udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen hautaketa-prozedurarako deialdia egiten du.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko urtarrilaren 31.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIAN.


Azterketa dokumentala