Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2018ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
738

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko azaroaren 8ko Ebazpena zuzentzeko dena. Horren bidez argitara eman zen lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira aipatutako ebazpenean (2016ko azaroaren 22ko EHAA, 221. zenbakia) eta zuzendu egiten da jarraian:

1. eranskinean, 2016/4952 (16/7) orrialdean,

Hau dio: 34080912 GOMEZ SARASOLA MIREN JOSUNE

Baina hau esan behar du: 15241351 IRIDOY GARCIA MIREN JOSUNE

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala