Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2018ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
735

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuordearen 2018ko urtarrilaren 10eko Ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, B-43/2017-T zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.

2018ko urtarrilaren 10ean, Osasun sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, interesdunak, 601 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesten zuena.

Ezinezkoa izan da Jesús García Ordas jaunari –4596934-F NAN– ohiko moduan jakinaraztea goian aipatutako ebazpena. Horregatik, iragarkia hau argitaratzen da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Halaber, egokia irizten den beste edozein errekurtso aurkez daiteke. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1 eta 15aren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 16 eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Diru-sarrera banku eta kontu korronte hauetan egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

KutxaBank – K/K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez ordainaraziko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2018ko otsailaren 1a.

Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala