Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2018ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
734

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-75/2017-T zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Sonia Romero Chorro andreari, «Bar Mandrágora» establezimenduaren jabea denari (Bilbao La Vieja kalea, 23 Bilbao), ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2018ko urtarrilaren 8an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean) irekitakoan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, baita Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A, 5. solairuan– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 26a.

Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala