Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2018ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
723

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 31koa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez jakitera ematen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduak aurreikusten zituen diru-laguntzen onuradunen zerrenda, 2017ko ekitaldian. Agindu horrek arautzen du euskal enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Gauzatu Programa-Kanpoko ezarpenak.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei banan-banan ebazpenaren berri eman ondoren, ebazpen honen bidez, onuradunen zerrenda argitara ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorrita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Gauzatu-Kanpoko ezarpenak izeneko programaren onuradunen zerrenda argitaratzea (2017ko ekitaldia). Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
GAUZATU PROGRAMA-KANPOKO EZARPENAK 2017
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala