Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2018ko otsailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
715

30/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2017ko ohiko bigarren deialdiko probei dagozkien behin betiko emaitzak.

Ebazpen hau honako egitate hauetan oinarritzen da:

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 26ko 1058/2017 Ebazpenaren bidez (EHAA, 173. zk.), Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2017ko ohiko bigarren deialdia onartu zen.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2017ko urriaren 10eko 251/2017 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren abenduaren 22ko 342/2017 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak jakinarazi ziren, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web-orrian jende aurrean jarriaz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

2017ko uztailaren 26ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko bigarren deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala