Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AUTOS URUMEA, S.COOP. PEQUEÑA
678

IRAGARKIA, Autos Urumea, S. Coop. Pequeña kooperatiba-sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 95. artikuluan xedatutakoa betetzearren; honako hau jakinarazten da: 2017ko abenduaren 15ean, Autos Urumea, S. Coop. Pequeña kooperatiba-sozietatearen Ezohiko Batzar Nagusiak, egoitza sozialean eta bazkide guztiak presente zirela egindako bilera unibertsalean, aho batez onartu zuen sozietatea desegin eta likidatzea eta likidatzaile bakarra izendatzea; hartarako, likidatzaileak aurkeztutako ondasunak banatzeko proiektua eta azken balantzea ere onartu ziren (batzar horren eguna eta aztergaiak ere aho batez onartu zituzten bazkideek). Halaber, jasota geratzen da interesdunek eskuragarri dituztela erabaki horiei dagozkien agiriak, kooperatibaren egoitzan.

Donostia, 2017ko abenduaren 15a.

Likidatzaile bakarra,

LUIS ANTONIO MARTÍNEZ ORTIZ.


Azterketa dokumentala