Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
669

EDIKTUA, 8191/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, 8191/16 espedientea bideratzen ari da, Mario Menchaca Santamaria zigortuaren aurka (1972-09-08an jaioa Barakaldon; Jose Manuelen eta Ana Mariaren semea, NAN: 22748108G; azken helbide ezaguna: Ferrerias kalea 12-3, 48902 Barakaldo, baina ez dakigu egun non dagoen); espediente horretan autoa eman da, eta hauek dira egitateak eta xedapenak:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 15a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente honetan, 2016ko abenduaren 15ean jakin zen 831/16-INSTR.1 auzian Mario Menchaca Santamaria zigortuari Barakaldoko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarritako gizartearentzat lan egiteko 27 eguneko betearazpen-planaren berri.

Bigarrena.– 2016ko ekainaren 25ean, Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena jaso zuen, eta horren bidez eman zaio ezagutzera ezen, zigortuak, 13 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, zergatik eta nola jakin barik.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak zerbitzu horretan agertu behar duela, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak dekreta dezakeela zigorra ez zigorra duela bete. Izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean baitago. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira erabakitako eginbideari jarraikiz.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.

ERABAKIA

Mario Menchaca Santamariari gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 27 eguneko zigorretik 14 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori gizartearen alde bideratutako 831/16-Instr.1 betearazpenetan ezarri zitzaion.

Egin bedi testigantza Barakaldoko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka, erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.

Mario Menchaca Santamaria non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hamabostean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala