Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
668

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 250/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (250/2017).

Demandatzailea: Precious Obasuyi.

Abokatua: Gemma Marron Beltran De Guevara.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Akanu Kalu Otisi.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da, 2018-01-16an. Hona hemen:

16/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.

Gasteizko eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 250/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Precious Obasuyi demandatzailea, Area Anitua prokuradorearekin; eta bestetik, Akanu Kalu Otisi demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.

Akanu Kalu Otisi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 17a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala