
26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
666
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 426/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (426/2017).
Demandatzailea: Joy Monday.
Abokatua: Amparo Higuera Varon.
Prokuradorea: Maria Odile Seoane Osa.
Demandatua: Jhon Nobet.
Gaia: neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da, 2018-01-16an. Hona hemen:
18/2018 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.
Gasteizko eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 426/2017 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Jon Monday demandatzailea, Seoane Osa prokuradorearekin; eta bestetik, John Nobet demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Horrenbestez, erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.
Jhon Nobet demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS