Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
664

EDIKTUA, 387/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Ediktuaren hartzailea: Maria Lasa Piñeiro, Isabel Lasa Piñeiro, Leire Lasa Piñeiro eta beste batzuk CB eta Leire Lasa Piñeiro.

Goian adierazitako prozeduran, 2017-09-18an epaia eman da; prozedura hori Maria Lasa Piñeiro, Isabel Lasa Piñeiro, Leire Lasa Piñeiro eta beste batzuk CB eta Leire Lasa Piñeiroren aurka bideratu zen, auzi-ihesean eta non dagoen ez dakigula.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Donostia, 2018ko urtarrilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala