Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
658

11/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, zeinen bidez gaitzen baitira 59.412.435,35 euroko kredituak 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2018. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 59.412.435,35 euro ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako zuzeneko laguntzak eta LGNEF Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Horregatik, dekretu honen bidez, kredituok gaitzen dira Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuen proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2018ko ekitaldirako Aurrekontuan, kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian, kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak gauzatuko dituen jarduerak finantzatzeko izango dira funtsok.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala