Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2018ko otsailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
652

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko diru-laguntzak arautzen dituen (2018ko ekitaldia) Ebazpenean aurreikusitako diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea luzatzekoa.

2017ko abenduaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak arautzen dituen Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko abenduaren 1eko Ebazpena. Bere 6 artikuluaren 1. paragrafoan ezartzen da eskabideak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 31n amaituko dela (egun hori barne).

Aurten eskaerak aurkezteko izaten ari diren zailtasunak ikusita, izapide guztiak egiteko bide elektronikoak erabili behar izango baitute, hainbat ziurtagiri digitalekin sortutako arazoak kontuan izanda eta erantzuten ari diren kontsulta mordoa aintzat hartuz, hasiera batean eskaerak aurkezteko aurreikusitako epea luzatzea gomendagarria da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluarekin bat etorriz, hots, baldin eta gehienez epearen erdia ez bada luzatzen, eta hirugarrenen eskubideei kalterik ez bazaie egiten.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea, 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 6.1 artikuluan aurreikusitakoa, 2018ko otsailaren 12a arte luzatzea.

2. artikulua.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluaren arabera, ebazpen honi ezin zaio errekurtsorik jarri.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala