Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2018ko otsailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
633

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 266/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 266/2017 hitzezko judizioa bideratu da Bapo Bapo Ecommers S.L.k eskatuta, Javier Flores Gonzalezen aurka, zenbateko baten erreklamazioari buruz. Judizioa horretan, epaia eman da, eta honela diote haren idazpuruak eta epaitzak, kopiatuta:

168/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez jauna.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Bapo Bapo Ecommers S.L.

Abokatua: Zaloa Parra Eizagaechebarria.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Javier Flores Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Epaitza

Baiesten dut Oliver Vicente Alfonso jaunak Bapo Bapo Ecommers SL, merkataritza-sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Javier Flores González jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila eta hogeita bat euro eta laurogei zentimo eta legezko interesak ordaintzera. Gainera, prozesuko kostuak demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Flores Gonzalez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala