Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2018ko otsailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
611

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Trenbidean eta Bilboko Tranbian Euskotrenen bidesari-sistemako taldeak mantentzeko kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: trenbidean eta Bilboko tranbian Euskotreneko bidesari-sistemen mantentze prebentzioa, zuzentzailea eta ebolutiboa.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: urte bi, bakoitza urte bateko bi luzapen aukerarekin.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honetako lizitazio gehiengo aurrekontua milioi bat seiehun eta berrogeita hamar mila (1.650.000,00) euroko kopurura igotzen da, urtean (BEZik gabe).

Kontratuaren estimatutako balioa argitalpen ondorioetarako, ustezko luzapenak eta gehienezko handitzeak kontuan izanda, 8.580.000,00 eurora igotzen da, BEZ kanpo.

5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.

6.– Esleipena:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAUren Kontratazio Batzordeak, 2017ko azaroaren 8ko datarekin, lizitazioa UTE Hobeto enpresari esleitzea erabakitzen du, Kapsch Trafficcom Arce Sistemas SAU eta Ingeniería de Sistemas y Telemando SA enpresek osatuta, honako zenbateko honengatik: 2.565.066,08 euro (BEZik gabe), 2 urterako. Benetan burututako horniketak bakarrik fakturatuko dira, eta, aurretiaz Euskotrenek onartuta, esleitutako ale bakarreko prezioen oinarrian eta pleguetan batutako baldintzetan.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko urtarrilaren 23a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala