Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2018ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
591

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko azaroaren 27ko Ebazpena, 17.0174.48.02.01.02 (SH-28/17) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea Servinor Proyectos SL eta Proyectos Labor Norte SL enpresa erantzule solidarioei; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari; ebazpen horretan, erabaki da ezestea Construcciones y Reformas Suxo SL enpresak aurkeztutako errekurtsoa, eta, horrenbestez, berretsi egiten da Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 2017ko maiatzaren 3ko Ebazpena, SH-28/17 zehapen-espedientean emana, zeinaren bidez 12.288 euroko zehapena ezarri baitzitzaion aipatutako enpresari, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 12.8, 12.8 eta 12.2 artikuluen gaineko hiru arau-hauste larri egiteagatik, eta Servinor Proyectos SL eta Proyectos Labor Norte SL enpresak egiten dira erantzule solidario.

Servinor Proyectos SL eta Proyectos Labor Norte SL enpresei ohartarazten zaie ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta beraren aurka egin dezaketela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaie ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, zehapena ordaindu beharko dutela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2018-03-05a da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4817002800523.

– Identifikazioa: 050318.

– Zenbatekoa: 12.288,00 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala