Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2018ko otsailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
570

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntzako Hizkuntza Eskakizunetako Azterketa Batzordeko kide batzuk izendatzen dituena.

Hezkuntzako sailburuordearen 2016ko azaroaren 3ko Ebazpenak (2016-11-17ko EHAA) Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako azterketa-batzordeak izendatu zituen lurralde bakoitzerako. Era berean, 2017ko irailaren 15eko Ebazpenak (2017-09-28ko EHAA) Azterketa Batzorde Bateragileko kideak izendatu zituen. Honako Ebazpen honen xedea azterketa-batzorde horietako kide berri batzuk izendatzea da.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen Hizkuntza Eskakizunen Azterketa Batzordeko kide hauek izendatzea:

Araban:

Beristain Imaz, Maitane.

López-Gil Peciña, Leire.

Bizkaian:

Agirre Etxebarria, Hodei.

Ereño Argiarro, Begoña.

Gipuzkoan:

Delgado Rozas, Josu.

Ibero Urbieta, Idoia.

Lujanbio Ruiz, Ane.

2. artikulua.– Irakasleen Hizkuntza Eskakizunen Azterketa Batzorde Bateragilean, Gipuzkoako azterketa-batzordearen buru ondoko pertsona hau izendatzea, Nekane Beloki Arsuagaren ordez:

Pello Aranburu Mujika.

3. artikulua.– Aztertzaile hauek urte beterako izendatuta gelditzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Nolanahi ere, epe hori amaituta izendapen hau luzatu ahal izango da.

4. artikulua.– Azterketa-batzordeetako partaideek beharrezko isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak etab.). Atal honetan ezarritakoa ez betetzea hutsegite larritzat hartuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala