Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2018ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
568

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko dena, Uraren Legea hausteagatik.

Aipatutako Akordioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 artikuluan.

Ebazpen honen kontra, zeinak administrazio bidea agortzen duen, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena xedatu duen organoari hilabeteko epean (errekurtso hori aurkezten denetik hilabete dago gehienez ere hura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko –39/2015 Legearen 124. artikulua–); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokionean, bi (2) hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legeak 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Adierazi nahi da, halaber, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan dagoela interesdunaren eskura, hark nahi izanez gero azter eta haren berri izan dezan (Orio kalea 1-3 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 18a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala