Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2018ko urtarrilaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
560

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita azkendu egin dela Trucíos-Turtziozko Udalari tokiko irrati-zerbitzu publikoa jartzeko emandako baimena, titularrak uko egin diolako.

Martxoaren 22ko 138/1994 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko udal erakundeei soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren zerbitzu publikorako emakida emateko modua arautzen du. Trucíos-Turtziozko Udalak, dekretu horretan ezarritakoari jarraituz, zerbitzua eman ahal izateko behar den titulu juridikoa lortze aldera hasi beharreko prozedura hastea eskatu zuen.

Kulturako sailburuaren 2008ko urriaren 17ko Aginduaren bidez (2008ko azaroaren 12ko EHAA), eta martxoaren 22ko 138/1994 Dekretuaren 5.2 artikuluak dioenaren arabera, Trucíos-Turtziozko Udalari emakida eman zitzaion soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren zerbitzurako, zuzeneko kudeaketan (107,2 MHz frekuentzia).

2017ko ab4enduaren 5ean, sail honetan Trucíos-Turtziozko Udalak Osoko Bilkuran 2017ko azaroaren 24an aho batez hartutako Erabakiaren Ziurtagiri bat jaso da, eta, han, honako hau jakinarazten da: «Udalak erabaki du uko egitea FMko bere lizentziari, eta dagokion funtzionamendurako erreserba ezereztu behar da».

Ondorioz, Informazio Gizartearen eta Agenda Digitalaren Estatu Idazkaritzak bi ebazpen hauek eman ditu: 2017ko abenduaren 21eko Ebazpena, Trucíos-Turtziozko Udalaren alde emandako frekuentziaren behin-behineko erreserba ezerezten duena, eta 2017ko abenduaren 27ko Ebazpena, dagokion demanio-afektazioa iraungitzen duena.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Deklaratzea azkendu dela Trucíos-Turtziozko Udalar emandako baimenai soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenaren tokiko zerbitzua jartzeko (107.2 MHz), titularrak formalki uko egin diolako.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 24a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala