Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
539

EDIKTUA, 4935/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, hau ematen dut aditzera:

Epaitegi honetan, 4935/16 espedientea bideratu da, Miguel Angel Iglesias Fiz zigortuaren aurka (1984-03-15ean jaioa; Lisardoren eta Maria Milagrosen semea; NAN-zk.: 44174224X; azken helbidea: Kale Nagusia 33-5, Azkoitia, baina egun ez dakigu non dagoen). Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2017-01-04an, eta honako hau diote haren aurrekariek eta xedapenek:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 4a.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Espediente horretan, 2016ko uztailaren 20an jakin zen Miguel Angel Iglesias Fiz zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 33 lanaldiko betearazpen-planaren berri, Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 650/14 auzian (betearazpen-aginduak).

Bigarrena.– 2016ko urriaren 6an, Gipuzkoako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena jaso zuen, eta horren bidez eman zaio ezagutzera ezen, zigortuak ez duela ezarritako lanaldi bat bera ere bete; ez dugu zergatien eta inguruabarren berririk.

Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak zerbitzu horretan agertu behar duela, beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak dekreta dezakeela zigorra ez duela bete; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari ezin izan zaiolako jakinarazi, auzi-ihesean baitago. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan ezarri dira.

Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.

ERABAKIA:

Deklaratzea Miguel Angel Iglesias Fizek ez duela bete gizartearentzat lan egiteko 33 lanaldiko zigorra, Donostiako Zigor Betearazpenen Bulegoak 650/14 betearazpenean ezarri ziona.

Bidal bekio lekukotza Azpeitiko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, fede ematen dut.

Eta, Miguel Angel Iglesias Fiz zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hamaseian; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala