
21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
538
EDIKTUA, 3779/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Dublang, Cabrera jaunak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 3779/2016 espedientea bideratu da Ivan Fajardo Fernandez zigoruaren aurka (1987-04-08an jaio zen, 72453186N NAN zenbakia du eta hauxe du azken helbide ezaguna: Lazkaomendi 4, 1. ezk. – Ordizia – Gipuzkoa; egun, ordea, ez dauka helbide ezagunik). Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2018-01-15ean, eta hauek dira autoaren aurrekariak eta honela dio erabakiak hitzez hitz:
AUTOA
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 15a.
EGITATEAK
Lehenengoa.– Espediente horretan, 2016ko maiatzaren 17an, jakin da Ivan Fajardo Fernandez zigortuari gizartearentzat lan egiteko 60 eguneko zigorra betearazteko planaren berri. Zigor hori Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 1452/12-B auzian ezarri da.
Bigarrena.– 2017ko martxoaren 7an, txosten bat helarazi zitzaion Gipuzkoako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari, eta, han, adierazten da zigortuak ez duela bete gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion zigorreko egun bat ere, eta arrazoiak eta inguruabarrak ezezagunak direla.
Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela. Zigortua, ordea, ez da agertu, ezin izan zaiolako egin agertzeko jakinarazpena. Hori dela eta, epaitegi honetako iragarki-taulan jarritako ediktu bidez egin da jakinarazpena.
Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, hona hemen Fiskaltzak adierazitakoa: Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu dadila.
ERABAKIA:
Deklaratzen da Ivan Fajardo Fernandezek ez duela bete gizartearentzako lanak egiteko 60 eguneko zigorra, Donostiako Zigor Arloko Betearazpenen Bulegoaren 1452/12 Betearazpenean ezarria.
Bidal bekio lekukotza Donostiako guardiako epaitegiari (Betearazpenak), oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.
Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.
Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.
Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratuak; eta horren fede ematen dut.
Ivan Fajardo Fernandez zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamabostean; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS