Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
537

EDIKTUA, prokuradore-kontuari buruzko 7/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 7/2017 PK.

Alderdi demandatzailea: Oscar Escaño Elorza.

Alderdi demandatua: Manuel Berciano Astorgano.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

369/2017 Dekretua, prokuradore-kontuari buruzko 7/17 prozeduran emana. Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori Oscar Escaño Elorza demandatzailearen eta Manuel Berciano Astorgano demandatuaren artean.

Manuel Berciano Astorgano demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, 5 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala