Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
536

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 119/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaia jakinaraztea: 119/17 behin betiko neurriak aldatzea.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko urtarrilaren hiruan, nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 119/17 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko urtarrilaren 2an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Maisell Brown Varelari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.

Getxo (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 3a.

Justizia Administrazioaren letradua,

SERGIO SABAS SOLOGUESTOA.


Azterketa dokumentala