
21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
528
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 493/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 493/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Caixabank Consumer Finance SA.
Abokatua: Merce Boloix Mascarell.
Prokuradorea: Lorena Elosegui Ibarnavarro.
Demandatua: Javier Gutierrez Vicedo.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, fede ematen dut:
Epaitegi honetan bideratu den 493/2016 prozedura arrunt horretan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2017-11-09an.
Javier Gutierrez Vicedo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS