Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
527

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.

Hori guztia betetzeko, 2016ko maiatzaren 30eko Aginduan iragarri zenez (2016ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala), bidezkoa zen farmazia-bulego berri bat irekitzea Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean. Baina, une hartan, ezin zen zehaztu non egongo zen kokatuta farmazia-bulego hori. Hori dela eta, aipatu deialdia kokaleku posibleari buruzko zalantzak erabat argitu arte ez egitea zuzenagotzat eta geroko interesdunentzat mesedegarriagotzat jo zen.

Horrela bada, farmazia-eskualde berean farmazia-bulego berri bat jartzeko 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez hasitako prozedura burututa, farmazia-bulego berria zein osasun-eremutan kokatu ahal izango den zehaztuta dago.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Deialdia egiten da Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean beste farmazia-bulego bat sortzeko, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen duen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).

2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan xedatutako irizpideekin eta 2016ko biztanleriaren datuekin bat, deialdiko farmazia-bulegoa honako hiru osasun-barruti hauetako batean kokatu beharko da:

1.1.02.– Aranbizkarra II.

1.1.09.– Lakua-Arriaga.

1.1.12.– Ariznabarra-Ajuria-San Martín.

3.– Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.

4.– Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

5.– 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:

Osasun Saila.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Olagibel kalea, 38.

01004 Vitoria-Gasteiz.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

Antso Jakitunaren kalea, 35.

20010 Donostia.

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

Recalde zumarkalea, 39.

48008 Bilbao.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 11.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala