Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
526

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 8koa, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarena, 2017-2018 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko dena, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei.

AURREKARIAK

2017ko urriaren 3ko Aginduak (urriaren 16ko EHAA, 197. zk.) 2017-2018 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta.

Eskabide-espedienteak aztertuta, 19 eskabide jaso dira. Bertan, 28 talde proposatzen dira 2.380 eskola-ordu emateko.

2.1 artikuluak ezartzen du aurrekontu-hornidura 146.250 eurokoa dela.

2.2 artikuluak ezartzen du, gehienez, 40 euroko laguntza emango dela baimendutako talde bakoitzean emandako ordu bakoitzeko. Halaber, 16.2 artikuluaren arabera, guztira eman beharreko zenbatekoak 2.1 artikuluan ezarritako aurrekontu-hornidura gainditzen badu, erakunde onuradun bakoitzari emango zaion zenbatekoa proportzioan egokituko da baimendutako taldeen arabera, harik eta laguntza guztiak aurrekontu-hornidurara moldatu arte.

Baimendutako talde guztien eskola-orduen kopurua bider 40 euro, eragiketaren emaitza deialdiaren aurrekontu-hornidura baino gutxiagoa izanez, diru-laguntzaren kopuruaren maximoa esleitzea egokia da, hau da, 40 euro ordu bakoitzeko.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea. Ondoan, diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

2. artikulua.– II. eranskinean agertzen diren eskaerak ukatzea, 2017ko urriaren 3ko Aginduan zehaztutako baldintzen arabera.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.

Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria,

RIKARDO LAMADRID INTXAURRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala