Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MENDAROKO UDALA
521

IRAGARKIA, 2018ko lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Udaleko Alkatetzaren 2018ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bidez, 2018. urteko lan-eskaintza publikoa onartu zen, jarraian azaltzen den lanpostuari dagokiona. Haren xedapen-zatiak, besteak beste, honela dio:

1.– 2018ko ekitaldiko lan-eskaintza publikoa onartzea eta plaza hau bertan sar dadin xedatzea:

KARRERAKO FUNTZIONARIOAK

● Taldea: C2.

● Eskala: Administrazio Berezia.

● Azpieskala: Zerbitzu bereziak

– Plaza: liburutegiko laguntzailea.

– Dotazio-kopurua: 1.

– Lanpostuaren hurrenkera-zenbakia: 7.

– Beharrezko titulazioa: Graduondoko Eskola Ziurtagiria, Lanbide Heziketako 1. maila edo baliokidea.

– Hizkuntza-eskakizuna: koefizientea 3.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, honako lege-xedapen hauek betez: Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua; Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70 artikulua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuena; Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikulua.

Mendaro, 2018ko urtarrilaren 18a.

Alkatea,

SONIA GARCIA RAPOSO.


Azterketa dokumentala