
20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
502
IRAGARKIA, 2017ko kanpainan, esnetarako behi-ekoizleen ordainketa emateko ebazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, horien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018 urtarrilaren 15a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.
RSS