
20. zk., 2018ko urtarrilaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
479
AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako agindu honetako hutsak: Agindua, 2018ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Sailaren mendean dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, 2018ko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik geratuko den horietan, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa konbokatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 10eko Aginduaren bitartez, Hezkuntza Sailaren mendean dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, 2018ko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik geratuko den horietan, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa konbokatu zen (2018ko urtarrilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 9. zk.). Agindu horren testuan adierazitako hutsen gisako bat egin zenez, zuzendu egin behar da:
IV. eranskinean: ZUZENDARIAK HAUTATZEKO PROZESURA DEITUTAKO IKASTETXEEN ZERRENDA
Honako ikastetxe hau sartzen da: Kodea: 014332; Ikastetxea: CEIP Lamiako HLHI; Udalerria: Leioa
eta honako ikastetxe hau kentzen da: Kodea 014150; Ikastetxea: CEIP Tomás Camacho HLHI; Udalerria: Bilbao
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS