Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2018ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
430

IRAGARKIA, 2018ko urtarrilaren 16koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetzearen espedientea jendaurrean jartzeko izapidea.

Jendaurrean jartzeko izapide hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 6. solairua, Bilbao) agertu ahal izango dira, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, II. Fasea. Zabalkuntza» desjabetze-espedientearen edukia ezagutzeko; orobat, hamabost eguneko epea izango dute, egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 16a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCÍA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala