Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2018ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
422

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Euskal Herriko Unibertsitateko masterreko unibertsitate-titulu ofizial bat ezartzeko.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen lege organiko hori), autonomia-erkidegoek erabakiko dute estatu osoan ofizialtasuna eta baliozkotasuna duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea, bai erkidegoaren beraren ekimenez –Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin–, bai unibertsitatearen ekimenez –Gobernu Kontseiluaren proposamenaren bidez–, eta, betiere Gizarte Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluan arautzen da nola egokitu Goi Hezkuntzako Europar Eremura. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek bultzatuko dituzte ikasketa-planetako eta kreditu- eta balorazio-sistemetako nahitaezko egokitzapenak, eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko dituzte euskal unibertsitate-sistema Europako unibertsitate-eremuan sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialak nola ezarri araututa dago Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (eta gerora izan dituen aldaketetan), eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluak xedatzen duenez, estatu osoan ofizialtasuna eta baliozkotasuna duten titulu ofizialak lortzeko egin behar diren unibertsitateko irakaskuntzak hiru ziklotan egituratuko dira: gradua, masterra eta doktoregoa.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikuluan arautzen da zer prozedurari jarraitu behar zaion gradu, master eta doktoregoko unibertsitateko irakaskuntza ofizialak ezartzeko baimena lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten unibertsitateetan. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak irakaskuntza horiek egokitzat jo ondoren, agindu-proposamena prestatu behar du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

«Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra» titulu ofizial bat da, zenbait unibertsitatek batera antolatua, eta haietako bat Euskal Herriko Unibertsitatea da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren osokoak aldeko txostena egin dio 2017-2018 ikasturtean masterreko unibertsitateko irakaskuntza ofizial hori ezartzeko proposamenari, zeina Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aurkeztu duen.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak berriro egokitzat jo du, 2017ko azaroaren 30ean, eranskinean adierazten den masterreko irakaskuntza ofiziala ezartzeko proposamena, betiere Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.7 artikuluan eta hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen Errege Dekretu hor).

Horrenbestez, Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitateko irakaskuntza ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuta, eta 2018ko urtarrilaren 16ko bilkuran txostena aurkeztuta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari jakitun izan daitezen, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea eranskinean adierazten den unibertsitateko masterreko ikasketa ofiziala ezartzeko, 2017-2018 ikasturtetik aurrerako ondorio akademikoekin.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenengoa.– Agindu hau Unibertsitate Politikako Biltzar Nagusiari eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea, azken honek proposamena Gobernuari igor diezaion tituluaren ofizialtasuna ezartzeko, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman dezan.

Bigarrena.– Baimentzen den masterreko ikasketa ofizialak lau urte igaro baino lehen izan beharko du berrituta egiaztapena, hasierako egiaztapena ematen den egunetik aurrera. Berritze horrek bat etorri behar du urriaren 16ko 205/2012 Dekretuan xedatutakoarekin (dekretu horren bidez, Gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-tituluen egiaztapena berritzeko prozedura eta epeak ezartzen dira).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA
UNIBERTSITATEKO MASTERREKO TITULU OFIZIAL BAT EZARTZEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala