Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
409

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoaren proiektua onesteari buruzkoa (2017).

Hauxe erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Udaleko Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 29an egindako ohiko bilkuran:

«Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoaren proiektua onestea (2017).

Bigarrena.– Erabaki hau ALHAOn eta EHAAn argitaratzea, eta jendaurrean jartzea hilabetez, herritarrek egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak aurkezterik izan dezaten, zaratari buruzko 37/2003 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki horren kontra ez dago errekurtsorik aurkezterik, izapide-egintza izaki».

Dosier hori epe horretan kontsulta daiteke San Martineko bulego teknikoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25). Halaber, udalaren web orrian ere eskura daiteke Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoaren proiektua (www.vitoria-gasteiz.org).

Beraz, jendaurrean jartzen da arestian aipatutako legedian xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren administrazio burua,

EUSEBIO-MARTÍN MACHO PÉREZ.


Azterketa dokumentala