Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2018ko urtarrilaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
403

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Justizia Administrazioa bere helburuak lortzeko beharrezko bitartekoez hornitzeko helburuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan dauden organo judizialek eskatutako peritazio ekonomikoak egitea xede duen kontratua lizitatzeko deialdia egiten duena.

Espedientearen zenbakia: A-019-DTJ-2017.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio- zerbitzua.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua 1 – F solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 97 40.

5) Faxa.

6) Helbide elektronikoa: i-valero@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 12a.

d) Espedientearen zenbakia: A-019-DTJ-2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Justizia Administrazioa bere helburuak lortzeko beharrezko bitartekoez hornitzeko helburuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan dauden organo judizialek eskatutako peritazio ekonomikoak egitea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai, 3 lote.

1. lotea: Araba.

2. lotea: Bizkaia.

3. lotea: Gipuzkoa.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historietako egoitza judizialak, loteen arabera. Kontratuaren esparruan egin beharreko zereginak enpresa kontratistaren bulegoetan edo instalazioetan burutuko dira.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapenaren onarpena: bai, urte bateko 1.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 75231100-5.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 190.413,22 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia 119.008,26 euro. Zenbateko totala: 144.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala:

– Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa:

Aurreko hiru urteetan (2015, 2016, 2017) urteko negozio-bolumenak kopuru hauetakoa (BEZik gabe) izan behar du:

1 lotea: 15.868 euro.

2 lotea: 39.670 euro.

3 lotea: 39.670 euro.

1+2 loteak: 55.538 euro.

1+3 loteak: 55.538 euro.

2+3 loteak: 79.340 euro.

1+2+3 loteak: 95.208 euro.

– Gaitasun tekniko edo profesionala:

Azken bost urteetako (2013-2017) betearazpen handieneko urtean kontratu honek xede dituenaren antzeko lanak burutu behar izan dira, hau da, peritazio ekonomikoak, kopuru hauen zenbateko berdinarekin edo handiagorekin (BEZik gabe):

1 lotea: 7.404,96 euro.

2 lotea: 18.512,40 euro.

3 lotea: 18.512,40 euro.

1+2 loteak: 25,917,36 euro.

1+3 loteak: 25,917,36 euro.

2+3 loteak: 37.024,80 euro.

1+2+3 loteak: 44.429,76 euro.

c) Bestelako betebehar batzuk: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 13a, 13:00etan.

b) Aurkezpen modua: Europako Kontratazio Agiri Bakarra (EKAB).

c) Aurkezteko tokia: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea, 1, Lakua 1, F solairuartea.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko otsailaren 27ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.


Azterketa dokumentala